Sarrera

Doremi Musika Bizi!!-n Donostiako Musika eta Dantza eskolako klaseetan agertzen diren beharrak betetzeko sortu den materialen bilaketa da. Hemen musikaren atal ezberdinak lantzeko ariketak daude: Entzumena, Musika Hizkuntzaren kontzeptuak eta Kultura Musikala orokorrean lantzeko pentsatuta.

Lau ataletan banatuta daude:

TXIKIEN TXOKOA: 4/5 Urtetik 8 urtetara bitarteko ikasle gaztetxoenentzat dago bideratua.

OINARRIZKO MAILA: 8 eta 12 urte bitarteko erabiltzaileentzat dago bideratua. Erabiltzaileak irakaskuntza autauaren OINARRIZKO maila, musika eskolako II MAILAko ikasleak edo eta musika ikasketekin hasten diren haiek izan daitezke.

ERDI MAILA: Musika Eskolako III Mailan edo Kontserbatorioetako Erdi Mailan daudenentzat dago bideratua, baita beraien entzumen gaitasun musikalak hobetu nahi dituzten musikari amateur-entzat ere.

GOI MAILAKOA: ezaguera indartu nahi duten erabiltzaileentzat dago bideratua.

Materiala euskeraz nahiz gaztelaniaz aurki daiteke eta Musika Eskola, Kontserbatorio edo Musika geletan lantzeko aproposak dira. Etxean ere erabil daitezke: ikaseko gogoak eta ordenagailu bat besterik ez da behar. Ariketa guztiak propioak dira Donostiako Musika eta Dantza eskolako kiden laguntza eta inspirazioari  esker eta sortu ahala dagokien ataletan kokatzen dira bilaketa errazteko.

Hemen partekatzen ditut, Musika bizitzea gustatzen zaienentzat. Eskertuko genizueke akatsik aurkitzen baduzue edo hobetu daiteken gauzaren bat ikusten baduzue, doremimusikabizi@outlook.es.  -era mezu bat bidaltzea. Denon artean tresna hau garatzen badugu, Musika ikasleen erabilgarriagoa izango da.

Eskerrak eman nahi dizkiet Juanjo Ocon-i eta Mari Paz Lumbreras-i hemen aurkezten diren ariketa askotan parte hartzeagatik eta proiektuan duten  inplikazioagatik.

 Ana Huarte 

Donostiako Musika eta Dantza Eskolako klarinete  irakaslea